Erabilerak

FASEA AMAITUTA

2016/12/12 – 2017/05/11

Lehen fasearen helburua izan da eraikinaren erabilerak zehaztea, eta horretarako bildu dira hala herritarrek azaldutako nahiak nola gune komunitario batek –herritarren ustez– ase behar dituen beharrak. Xede hori betetzeko asmoz, informatzeko eta proposamenak jasotzeko zenbait mekanismo abiarazi ziren.

Postontziak



148 bildutako proposamenak

Prozesuaren oinarrizko informazioa biltzen zuen triptiko bat eta parte hartzeko formulario bat argitaratu ziren. Liburuxka horiek eta postontziak Alde Zaharreko toki estrategikoetan kokatu ziren, herritarrek haien ideiak txertatzeko aukera izan zezaten.

Web


59 bildutako proposamenak

Plataforma horretan formulario bat jarri zen interesatuek haien ideiak bidal zitzaten.

Elkarrizketak

164 bildutako proposamenak

Elkarrizketak egin zaizkie hiriko sare kultural, sozial eta artistikoetako hainbat interes-talderi.

Lantegi partizipatiboak


519 bildutako proposamenak

Lantegi partizipatiboak antolatu ziren sare kultural, sozial eta artistikoetako hainbat lagunekin.

Dinamikak

Redin eta Cruzat ibiltaria

216 bildutako proposamenak

Pilotariak eta artekariak Alde Zaharreko kaleetan barna ibili ziren oinezkoak ustekabean harrapatzen, eta herritarrei parte hartzeko aukera eman zieten, Redin eta Cruzatarren jauregiaren erabileren inguruko ideiak proposa zitzaten.

[IRUDIAK]

Bisita gidatuak

600 bildutako proposamenak

Hainbat bisita gidatu egin ziren jauregira, Tiburcio Redin Cruzaten eskutik, eta herritar andana bertaratu zen gunea ezagutu eta ideiak nahiz proposamenak plazaratzeko.

[IRUDIAK] [IKUSI BIDEOA]

Haurrendako dinamika

44 bildutako proposamenak

Dinamika bat antolatu zen txikiek haien nahiak azal zitzaten. Horretarako, kartoizko lau panpina-etxe eraiki ziren, jauregiaren gunea irudikatzeko, eta bertan txertatu zituzten haien ideiak pintura eta plastilina baliatuta.

[IRUDIAK] [IKUSI BIDEOA]

Desioen esekitokiak

146 bildutako proposamenak

Zenbait esekitoki paratu ziren Alde Zaharreko hainbat gunetan, eta bertan herritarrek beren nahiak eta ideiak eseki ahal izan zituzten, etorkizuneko gune komunitarioaren erabileren inguruan. Tiburcio kalez kale ibili zen oinezkoak parte hartzera gonbidatzen.

[IRUDIAK] [IKUSI BIDEOA]

Proposamenen kudeaketa

Otsailean eta martxoan Udaleko teknikariek eta talde eragileko kideek proposamenak antolatu eta bahetu zituzten adostutako irizpideen arabera, betiere garrantzia emanda guneen balioaniztasunari, xede izanik era askotako jarduera gehienak egin ahal izatea.

Emaitzak

Lehen fase honetako emaitzak ezagutzeko, klikatu esteketan edo sartu [DOKUMENTAZIO ATALEAN].

Guneen planoa

Lehenengo fasean bildutako proposamenak abiapuntu hartuta, Redin eta Cruzatarren jauregiko guneen banaketa horrelakoa izango da: