Kudeaketa

ORAINGO FASEA

2017/05/11 - 2017/10/15

Abenduan eta urtarrilean bildutako 2.000tik gora proposamenen bultzada eta indarra baliatuta, Plazara! prozesuak bigarren faseari ekingo dio. Udaberrian kolektiboki zehaztuko da Redin eta Cruzatarren jauregiko zentro komunitarioaren kudeaketa-eredua.

Lehen fasean irudimena aske utzi ondoren, jauregi zaharrak izan ditzakeen erabileren inguruan pentsatzeko, oinak lurrean jartzeko ordua da. Imajinatzeari utzi gabe, arreta jarri beharko dugu hilabete gutxiren buruan jada kudeatu beharreko errealitatea izanen den horretan. Eta nola egingo dugu?

Lehen pausua izanen da lehen eskutik ezagutzea jardunean ari diren eta herritarren zein auzotarren kudeaketa-maila ezberdinak dituzten gune komunitarioen, gizarte- eta kultura-etxeen kudeaketa- eta antolaketa-ereduak.

Horretarako, zenbait jarduera antolatu dira hirian eraikitzen ari diren beste zentroekin batera, hala nola Txantreako Salestarrekin edo Mendillorriko Antzara zentroarekin.

Aldiak

ESTEKA, JARDUEREN XEHETASUNETARA